1. Estatistika deskribatzailea

Populazioa eta lagina.

Populazioa ezaugarri komunen bat duten norbanakoen multzoa da, horri buruz azterketa estatistikoa egiten da.

Lagina populazioaren azpimultzoa da, haren ezaugarriak agerian jartzeko moduan aukeratua; horregatik, erakusgarritasuna da laginen ezaugarririk nagusiena.

Lagina ateratzeko jarraitzen den prozesuari deitzen zaio laginketa.

aurrekoa
hurrengoa