Angelu motak
Anplitudearen arabera angelu batzuk bereiztuko ditugu:
• Angelu
zuzena: aldeak perpendikularrak ditu.
• Angelu
laua: angelu hau osatzen dute jatorri bera eta aurkako noranzkoa
duten zuzenerdiek.
• Angelu
nulua: angelu hau osatzen dute jatorri eta noranzko bera duten
zuzenerdiek.
-
Angelu zuzenarekin alderatuz gero, zorrotza eta kamutsa daude.
Angelu
zorrotza zuzena baino anplitude txikiagoa
duena da. Angelu kamutsa zuzena baino anplitude
handiagoa eta laua baino anplitude txikiagoa dituena da.
-
Angelu lauarekin alderatuz gero, ahurra eta ganbila daude.:
Angelu ganbila (konbexua) laua baino anplitude txikiagoa duena da. Angelu ahurra (konkaboa) laua baino anplitude handiagoa duena da.
|
|