1. Zuzenak. Paraleloak eta perpendikularrak

Posizio erlatiboak

Marraz ditzagun plano baten gainean bi zuzen. Zenbait egoera sor daitezke: besteak beste, zuzen bat bestearen gainean egon daiteke. Hori gertatzen bada, biak bereiztea ezinezkoa da; hau da, zuzen bera dira eta bi zuzen horiek bat egiten dutela esaten da.

Bi zuzenak desberdinak badira, bi egoera sor daitezke. Gerta liteke inoiz ez ukitzea: paraleloak dira. Edo puntu batean elkartzea: ebakitzaileak dira.


Elkar ebakitzen ez duten bi zuzen paraleloak dira.

Puntu bakar batean elkar ebakitzen duten bi zuzen ebakitzaileak dira.

Java J2RE makina birtuala behar du unitate interaktibo honek .
anterior
siguiente