Zirkunferentzia.
Markatu O puntu bat planoan. Orain, markatu A beste puntu bat, eta kalkulatu O-ren eta A-ren arteko distantzia. O puntutik distantzia berdinera dauden planoko puntu guztiek irudi lau bat osatzen dute: zirkunferentzia.
Zirkunferentzia da lerro lau eta itxi bat, non puntu guztiak distantzia berdinera dauden O puntu jakin batetik.
|
O puntua zirkunferentziaren zentroa da; eta erradioa, zentrotik zirkunferentziako edozein puntutara dagoen distantzia.
|
|