Batuketa eta kenketa
Batzen diren zenbakiei batugaiak
deritze. 3 batugai edo gehiago izaten direnetan, batzuetan batugaiak parentesi barruetan multzokatzen dira. Halakoetan parentesiak adierazten du zer batuketa egin behar den lehenengo.
Zenbaki arrunten arteko batuketak honako propietate hauek ditu :
- Trukatze-propietatea:
Batugaien ordenak ez du batura aldatzen.
a+b=b+a
- Elkartze-propietatea:
Batugaiak edozein modutan elkar daitezke, batura aldatu gabe.
a+b+c=(a+b)+c=a+(b+c).
Kenketa
Kenketa batean parte hartzen duten zenbakiei kenkizuna, kentzailea eta kendura deritze:
Kenkizuna − Kentzailea = Kendura |
|